PROIEKTUAK

Genero ikuspegia


Hiria Kolektiboarekin elkarlanean Sestao eta Eibarko Genero Ikuspegiko Hiri Diagnostikoak burutu dira, udalen berdintasun sailen enkarguz.

Bi kasuetan, genero eta adinetan bereizturiko gizarte eragileekin eginiko parte-hartze tailer batzuen bitartez, hiriko azterketa integral bat burutu da. Emaitzen baitan “puntu beltzak” identifikatu eta hauen hobekuntzarako estrategiak definitu dira.