PROIEKTUAK

MaCOOa proiektua


Donostiako AGETko ikasle talde batek sustaturiko garapenerako kooperazio proiektu bat, Pemba (Mozanbike) Elizbarruti eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Helburua, Mozanbikeko Silva Macua landa herrixkaren hiri hobekuntza proposamen integral bat burutzea izan da. Proposaturiko estrategia orokorra, herrixkaren garapeneko alderdi ezberdinetako eskuhartze sektorial oro gidatzeko erreminta bezala proposatzen da.

Proiektuak bi urteko iraupena izan du eta bi udara jarraietan 8 kideko ikasle talde batek herrixkan egonaldi bat egiteko aukera izan dute, landa lana burutzeko helburuz. Bertako emaitzak, proposamena birnorabidetu eta tokiko izaerarekin bat datozen estrategia eta soluzioak diseinatzeko oinarria izan dira.