PROIEKTUAK

SB harrobira!


Hernaniko Udalak herritarren parte hartzearekin abiatutako prozesua, etorkizunean Santa Barbarako harrobia paisajistikoki lehengoratzeko proiektu bat zehazteko helburuaz.
Emaitza koadro programatiko bat izan da. Honako hauek zehazten dituen dokumentu operatiboa: proiektuaren ikuspegia, parke berriaren erabilerak, haren dislokazioa eta diseinu modalitateak. Gainera, martxan jarri behar den jarraipen sistema ezartzen du, proiektu teknikoak eztabaida prozesuan landutakoari erantzungo diola bermatzeko.