PROIEKTUAK

LIZEAGA 3.0


Hernaniko Lizeaga auzoko bizilagun elkartearen (Gibelalde) eskariz, Udalak sustaturiko parte-hartze prozesua da.

Lizeaga 60. hamarkadako langileri auzo bat da. Gaur egun nolabaiteko ordezkapen demografiko bat egonagatik, jatorrizko biztanleriak gehiengoa izaten jarraitzen du. Fisikoki herrigunetik oso hurbil kokatzen den arren, beti “herrigunearen atzealdea” kontsideratu izan da, horrek ondorioztatzen duen guztiarekin.

2016ko iraila bitarte ezagutza aurre fasea garatzen da. Oraingoan bizilagun elkarteak nolabaiteko protagonismoa dauka, nahiz eta aniztasun eta ordezkagarritasuna bermatzeko auzoarekin lotura duten beste eragile batzuekin eta tokiko administrazioarekin lan egiten den.

Udazkenetik aurrera, testuinguruaz hausnartu eta hobekuntza bideez deliberatzeko parte-hartze fasea hasten da.

Berroneraketarako irizpide integralak definitu eta epe motzean gauzatuko den eremu zehatz baten hobekuntza proiektu bat garatzea dira helburuak. Proiektua, berroneraketarako hazi bat izatea nahi da, bere gauzatzen fasean herritarren parte-hartzea bilatuz.