PROIEKTUAK

KOMOMO


IX DoCoMoMo Iberiar Kongresuaren inguruan, Gipuzkoako ondare arkitektoniko garaikidearen kudeaketa kolektiborako irizpideak definitzera bideratua dagoen parte hartze prozesu bat garatzen ari da RB3.

KOMOMO prozesua (ondare arkitektoniko garaikidea modu kolektiboan nola kudeatu), kongresua berari transbertsala da.

Ezagutza, hausnarketa eta deliberazio aurre fase bat dago, bertako emaitzak, gonbidatutako adituen artean eztabaidatua izan daitezen, kongresuan aurkeztuko direlarik. Kongresua amaitzean, emaitza orokorrak, Gipuzkoak EHAEOeko Ondare Batzordearekin elkarlanean landuko den Erabiltzeko Dokumentu baten diseinuaren oinarria izango dira.

Gipuzkoako problematikaren erakusle diren hiru azterketa kasu hautatu dira. Prozesuari zehaztasun gehiago eskaini eta emaitzak aplikatu ahal izateko kasu pilotuak garatzeko oinarriak ezartzea da helburua.