PROIEKTUAK

EHU/UPEV Jasangarritasuna


Euskal Herriko Unibertsitatearen enkarguz, EHU/UPVko CAVIAR “Calidad de Vida en la Arquitectura” ikerketa taldea eta ED ingenieritzarekin elkarlanean buruturiko proiektua.

Unibertsitatearen jabetzako 3 kanpusetan kokatutako 5 eraikinen kontsumo elektrikoak monitorizatzen dira. Aldi berean, eraikin horien erabilera ohituren diagnostiko parte-hartu bat garatzen da. Bi azterketen emaitzetatik abiatuz energia aurrezpen irizpide kuantitatibo eta kualitatiboak finkatzea da helburua.

RB3k, bereziki, ohitura eta erabilera protokolo bat eta unibertsitate elkartea informatu eta kontzientziatzera bideraturiko dibulgazio ekintzak diseinatu ditu.