ZER EGITEN DUGU


Hiri diagnostikoak

Hiri diagnostikoak


Izatedun hiriaren ezagutza integrala eta eskala anitzekoa lehentasunezko kontsideratzen da tokiko izaerarekin bat datozen berroneraketa prozesuak sustatzeko.

Horregatik, RB3k sozialki eraikitako ezagutzan oinarritutako azterketa eta diagnostiko prozesuak garatzen ditu. Ezagutza objektibo eta pertzepziozko anitzen arteko sinergiak eraiki eta batzea du xede.

Eskala ezberdinetako diagnostikoak garatzen dira, auzo, hiri zein hiri sistemenak. Laguntza erreminta gure Hiri Berroneraketa Integratuko Metodologia da.





Koordinazio proiektuak


Koordinazio proiektuak


Esparru eta Administrazio maila ezberdinen arteko koordinazio falta da egungo hiri garapen ereduaren arazoetako bat. Honek azterketa eta eskuhartze sektorialak burutzea darama, batzuetan kontrajarri edo eta errepikakorrak suertatu eta proiektuen eraginkortasun eta efizientzia gutxitu dezaketelarik.

Gure Metodologien Integraltasun dimentsioari esker, Administrazioko esparruen edo eta azterketa sektorialen artean koordinazio prozesuak burutzen ditugu. Helburua, sinergia aktiboak eraikiko dituen markoa eta estrategia orokorrak ezartzea da, eskuhartze sektorial oro gidatu eta osotasunaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatuz.

Parte hartze prozesuak

Parte hartze prozesuak


Hiri berroneraketa egiazkoa izan dadin eta eraldaketa prozesuek tokiko memoria eta nortasuna errespetatu eta balioan jar dezaten, erabakiak adostasunez hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, RB3k eragile anitzen arteko elkarrizketa prozesu bat planteatzen du, bakoitza bere espezialitate eta konpetentziekin. Kontua ez da kontsulta prozesuak garatzea, taldean ezagutu, hausnartu, deliberatu eta ekitea baizik. Komunitate, auzo, hiri eta hiri sistema mailako gizarte elkarrizketa prozesuak diseinatu eta kudeatzen dira. Guztia Gizarte Elkarrizketarako Erreminta Metodologikoan oinarritzen da.






Proiektuak


Proiektuak


RB3k eraikinen birgaitze eta hiri berroneraketa proiektuak garatzen ditu.

Gure Metodologien aplikazioari esker, garaturiko proiektuak, erreferentziazko testuinguruaren talde ezagutza prozesu integral baten emaitza dira. Honek, proiektuen eraginkortasuna eta kasu bakoitzean atzemandako beharrei erantzuteko gaitasuna maximizatzen du.

Azterketa zehatzak

Azterketa zehatzak


RB3k azterketa zehatzak ere garatzen ditu. Hauek, nahiz eta sektorialak izan, aplikaturiko metodologien ikuspegi integrala bere egiten dute. Honek emaitzen kalitate eta norainokotasuna handitzen du.

  • Hiri Mugikortasun Jasangarria
  • Hiri Ingurunea
  • Genero Ikuspegia
  • Birmoldaketa ikuspegia
  • Prozesu eta proiektuen ebaluaketa

Eta hiriarekin loturiko eta Administrazio edo eta gizarte eskari zehatzetatik eratorritako edozein azterketa.