PROIEKTUAK

MATXARIATUZ!


Eibarko Matxaria auzoko berroneraketa integralerako parte-hartze prozesua, Eibarko udalaren enkarguz.

Ekoizpen tailer eta etxebizitzen elkarbizitza oinarri duen auzo hibrido bat da. Ekoizpen eredu aldaketa eta 80. hamarkadako krisiaren ondorioz jatorrizko izaera galdu du eta abandonu eta degradazio nabarmenak dira.

Erakunde eta gizarteko eragile ezberdinekin eginiko ezagutza fase partekatu baten ondoren, parte-hartze fase bat garatu da. Talde lana oinarri, problematikak zehaztu, auzorako etorkizun desiratu bat definitu eta berroneraketarako estrategiak eta hobekuntzarako ekintzak diseinatzera bideraturiko bost tailer burutu dira.

Emaitzak Orientazio Matrize batean bildu dira. Bertan, auzoa eibartarren zerbitzura dagoen inguru bizi bat izatea ahalbidetzeko, epe motz, ertain eta luzean garatu beharreko ekintzak zehazten dira.